Kiev-ko Juntaren probokazioez aparte, gatazkako preso trukerik handiena egin dute bi aldeek Donbassen baina haien artean ez dago Lusvargi internazionalista brasildarra

KIEV. Ofizialki eta zenbait komunikabide zabaldu dutenez, Ukrainako Gobernuak Donetskeko eta Luhanskeko 306 miliziano independentista itzuli zituen atzo hego-ekialdeko bi errepublikek kontrolatutako eremura, eta horiek, berriz, Ukrainako 74 soldadu itzuli zituzten Kievek kontrolatutakora.
Hala ere datu hauek ez dira guztiz fidagarriak, izan ere Kiev-ko Juntak hainbat oztopo jarri eta probokazioak burutu zituelako.  News-front.infok zabaldutako informazioaren arabera 233 izan dira Kievko Juntaren aldetik askatutakoak eta ez 306. GARA bezelako beste komunikabideek berriz zabaldu dutenez antza ukronaziek gutxienez 14 miliziano erretenitu zituzten; informazio hauek errusiar komunikabideek zabaldu zuten.  Kiev-ko Juntak zabaldu zuenez “60 miliziano ez ziren hitzordura agertu” eta “20k ez zuten joan nahi izan”.
Errepublikek berriz 73 askatu zituzten eta ez 74.
2014an gerra hasi zenetik bi aldeek hitzartutako preso trukerik handiena izan zen. Alemaniak eta Frantziak esan zuten bakea lortzeko «pauso bat» izan dela.
FB_IMG_1514488891814
*Joan den abenduak 20an EH-Donbass Elkartasun Komiteak gure webgunean iragarritakoaren kontra,  Rafael Lusvargi internazionalista brasildarra ez dago trukearen barruan. Antza Kiev-ko Juntaren azken orduko erabakia izan da eta argudiatu dutenez soilik Brasilera estraditatuko dute bertako Justiziak horrela eskatuta. Ala ere ezin diezaiokegu kasu handirik egin Lusvargiren auzia oso nahaskorra izan delako hasieratik.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s