25 LAGUN LEMOAN DONBASSEN INGURUKO JARDUNALDI INTERNAZIONALISTAN

 

 

This slideshow requires JavaScript.

Joan den asteazkenean, abenduak 27, Lemoa (Bizkaia) herrian Donbassi buruzko Jardunaldi internazionalista ospatu zen. Ekimena Karabie Gaztetxean (.) burutu zen bertako asanbladak urtero data hauetan antolatzen duen Hamabostaldi Kulturalaren baitan. 25 pertsona inguru hurbildu ziren bertara EH-Donbass Elkartasun Komiteak eman genuen hitzaldia entzutera eta “Donbass: gerra Europaren bihotzean” dokumental euskalduna ikustera.

Ekitaldia 19,30ak pasata hasi zen gure bi komitekideren eskutik. Batek ekimenaren nondik norakoak zein Komitearen lana azaldu ostean besteak  Ukraina ekialdeko gatazkari buruzko azalpenak eman zituen bertaratu zirenak kokatzeko asmoarekin. Jarraian Arrasate-Gasteizko bi kazetarik egindako dokumentala ikuskatzeari ekin zioten 45 minutuz. Ondoren jendearen parte hartzea etorri zen eta Karabiera bertaratu zirenak gatazkaren inguruan eduki zezaketen galderak burutzeko aukera izan zuten. Solaxaldi honekin bukatu zen gaueko hamarrak baino arinago ekimena txalo artean.

EH-Donbass Komitetik eskerrak eman nahiko genioke Karabie Gaztetxeari berriz ere Donbasseko Herriarekin erakutsi duten arduragaitik izan ere ez da lehengo aldia Komiteak bertan hitzaldi bat ematen duena eta ez hori bakarrik Karabieko asanblada eta Lemoako herriak giza laguntza batuz adierazi zuen elkartasuna noborrosiar herriari orain dela urte bat gutxi gora behera. Oraingoan ere Karabiek laguntza ekonomikoarekin adieraziko du bere konpromesua elkartasun internazionalista eta antifaxistarekin.

Mila esker hurbildu ziñeten guztioi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s