BANDA BASSOTTIren KOMUNIKATUA

BANDA BASSOTTIren KOMUNIKATUA

Banda Bassotti gara eta gaurdanik hauxe iragarri nahi dizuegu, 2018ko Maiatzaren 9an, Banda Bassottiren Karabana Antifaxista, Garaipen Eguna ospatzeko Donbassen egongo dela.

Hiria, ospitaleak eta eskolak bisitatuko ditugu eta hiru umezurtzegietara eramango ditugu DETI DONBASSA – DONBASSEKO UMEAK kanpainaren baitan bildutako fondoak eta partehartzaileen zerrenda ere.

Medikazioa, jostailuak eta eskolarako materialak eramango ditugu.

Karabana Antifaxista honetan, europarlamentari batzuek eta beste herrialdeetako lagunek parte hartuko dute ere.

Munduari oroitarazi nahi diogu zigorgabe geratu direla Odesako Sindikatuen Etxean egindako sarraskiaren autoreak, zein horren mandatariak, baita sarraski hura babestu zutenak ere. Berdina gertatu da Euromaidan eraiki zutenekin, Ukrainiako kolpea eman zutenekin, ondorengo barne errepresioa eta Donbasseko senideen arteko gerra aurrera eraman zutenekin ere. Gainera kriminal hauetako asko Ukrainia eta beste gobernu batzuetako kideak dira.

Antifaxistak eta antiinperialistak garenez, kriminal hauen krimenak sufritzera eta jasatera behartuta dagoen Herriaren alde egongo gara.

Pertsona oro gonbidatzen dugu Karabana Antifaxista laguntzera eta hura babestera.

BANDA BASSOTTI
2018ko URTARRILA
PERUGIA, LUR PLANETA

EZ DIRA PASAKO!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s