Egun gogorrak novorrosiar erresistentzia antifaxistarentzat

Asteetan ukronaziek botatako mehatxuengaitik eta baita Donbasseko herriarekin elkartasuna adierazten duten zirkulu politikoen kalkuluengaitik novorrosiar erresistentzia antifaxistarentzako ekaina eta uztaila hilabete gogorrak izango zirela ematen zuen.

Tamalez horrela ari da izaten eta Donbassetik datozen berriak ez dira bat ere onak. EH-Donbass Elkartasun Komitearen informazio iturriek adierazi digutenaren arabera Donetsk-ko Herri Errepubliketako (DHE) eta Lugansk-ko Herri Errepubliketako (LHE) Herri Miliziek bakarrik hildakotan 20 eta 30 arteko bajak izan dituzte. Zaurituak askoz gehiago izango lirateke.

Azken asteetan hildako novorrosiar Herri Milizietako hiru militarkide

 

Ez hori bakarrik, DHEko hegoaldean gutxienez posizio bat galtzeko zorian egon dira indar novorrosiarrak. Hau ez zen aspaldi gertatzen.

Zein da eskalada militar ukrainiar honen arrazoia? Edo hobeto esanda arrazoiak zeintzu dira?

Lehendabizi argitu behar da ez gaudela ofentsiba baten aurrean izan ere ofentsiba militar bat egoteko lurretik tropen mugimenduak egon behar dira eta ukronaziak gaur egun ez dira gai lurretik aurrera egiteko. Ukronazien aldetik lurretik ematen diren aurrera pausoak Zonalde Grisean (Kontaktu Lerroan) ematen dira, hau da garrantzi estrategiko-militar gabeko lur eremuetan. Ordea artilleria nahiko eraginkorra dutenez, are gehiago mugitzen ez diren tropen aurka (novorrosiarrak) edo zibilen aurka, min egiteko gai dira.

Esan bezala, eskalada militar horren arrazoia edo arrazoiak zeintzu dira? Alde batetik Errusiar Federakundean ospatzen ari den futbol Mundiala. Antza Kiev-ko Gobernu kolpistak eskalada militar bat abiatu du Errusiar gobernua probokatu nahian nahiz eta jakin Kremlinek ez dituela militarki Lugansk eta Donetsk-ko Herri Errepublikak babesten; Errusiaren laguntza soilik humanitarioa dela jakin badakite.

Beste alde batetik eskalada ukronazi honen beste arrazoia izan daiteke NATOk ospatu duen bilkura orokorra. Ukrainiako Junta kolpistak egindako “indar” erakusketa baten aurrean aurkituko ginateke beraz, alegia haien jauntxoen (NATO) aurrean meritoak egiten ari direla.

Ikusten denez gerrak ez du etenik Donbassen eta ez dira egun oparoak erresistentzia antifaxistarentzat. Ala ere ez dugu etsi behar gure elkartasunean eta konpromesu antifaxista eta antinperialistan, izan ere nahiz eta ukronazien beste eraso basati baten aurrean aurkitzen garen errealitatea da novorrosiarren posizioak tinko mantentzen direla.

Donbassetik heltzen zaizkigun berriak oso lazgarriak dira, behin baino gehiagotan, askotan esan beharko genuke, Ukrainiako ekialdean gertatzen dena hemen Euskal Herrian 1936 eta 1937an bizi izan genuen gerrarekin alderatzen dugu.

IMG_20180714_003259_625

Ama batek galdutako semea, alaba ta suhia

Jaso dugun informazio baten arabera andra batek bere semea, alaba eta suhia (yerno) galdu ditu azken urtean. Ekainean galdu omen du bere azken semea. Izugarria.

Gaur egun ere berebiziko garrantzia du gure herritik Donbasseko herriari eta bere borrokalari antifaxistei elkartasun internazionalista adieraztea. Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea horretarako tresna duzue. Lotu gurekin edo babestu gaitzazu ekonomikoki!

Gora Donbasseko erresistentzia antifaxista!!!

EZ DIRA PASAKO!!!

¡¡NO PASARAN!!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s