Brigada

BANDA BASSOTTIren KOMUNIKATUA (2017-V-05)

Ukrainar Gobernuak publizitatea doan egiten ditu, terrorista deitu gaituzte eta Kievera eraman nahi gaituzte han gu epaitzeko… BANDA BASSOTTIren CAROVANA ANTIFASCISTA etxera itzultzen ari da. Donbasseko herriarekin egon gara eta harro gaude.

Argazki honek gure bidaiaren helburua zein den argi erakusten du: Gorlovkako inguruetan ateratakoa da. Aurreko egunean, auzo honek Kievko Gobernuaren hamaikagarren bonbaketa jasan zuen. Herriko emakumeak gure laguntza eta elkartasunagatik eskerrak ematen etorri dira.

EZ DIRA PASAKO!
¡NO PASARÁN!

BANDA BASSOTTI

COMUNICADO DE LA BANDA BASSOTTI (05-V-2017)

El gobierno ucraniano nos regala publicidad gratuita, nos llama terroristas y nos quiere en Kiev para juzgarnos… La CAROVANA ANTIFASCISTA de la BANDA BASSOTTI está volviendo a casa. Nos hemos encontrado con el pueblo del Donbass y estamos orgullosos de ello.

Esta foto representa de manera clara el propósito de nuestro viaje: Periferia de Gorlovka. El día antes este suburbio había sufrido el enésimo bombardeo del gobierno de Kiev. Las mujeres del pueblo han venido a darnos las gracias por la ayuda y la solidaridad.

¡NO PASARÁN!

BANDA BASSOTTI

BANDA BASSOTTIren komunikatua – Karabana Antifaxista 2017ko Maiatzak 1

2014ko maiatzaren 2an, Donbass Antifaxistaren borrokaren alde ekingo genuela hitzeman genuen. Momenturik larrienetan ere gure ondoan egon diren lagun askorekin batera sartu gara guda horretan.

Horrela, bada, gerra hasi zenetik mendebaldeko komunikabideak, beste askotan bezala, nabarmen geratu dira, euren isiltasunagatik eta errealitatea desitxuratzeagatik, Kieveko gobernuaren krimenak estaltzeko asmoz.

Ukraniako txotxongilo gobernuak ez du errespetatu Minsken sinatutako menia. Oraindik ere, zibilak bonbardatzen dituzte, biktimen kopurua handituz. Novorossiako agintariak eta gudariak ekintza terroristetan erailak izan dira. Herritar xumeek mehatxupean bizi behar dute, bonbardaketen eta Poroscenkoren Gobernuaren indar nazi-faxisten okupazioaren beldurraz.

Donbassetik eskari hau heldu zaigu: beste Karabana Antifaxista berri bat antolatzea, kaltetuentzako laguntza errepidez bidaltzeko, Europatik zein beste lurraldeetatik. (gehiago…)

Comunicado de la BANDA BASSOTTI – Caravana Antifascista 1º Mayo 2017

Desde el 2 de mayo del 2014, tomamos el compromiso  de apoyar la lucha por el Donbass Antifascista, compartiendo ésta batalla con muchos otros compañeros que en los momentos más graves jamás nos dejan solos.

Y así, desde que se iniciase esta guerra, los medios de comunicación occidentales, como siempre en ciertos momentos,  siguen destacando por el silencio y falsificando la realidad encubriendo los crímenes del gobierno de Kiev. (gehiago…)

Arrasateko gaztetxeko larunbateko hitzaldiaren kronika (Mondraberri.com)

Jatorrikoa hemen (mondraberri.com)

Ukraina ekialdeari elkartasuna adierazi zioten atzo gaztetxean

Askapenak antolatuta, “Inperialismoaren kontrako eguna” ospatu zuten atzo gaztetxean. Goizean Ukrainak bizi duen egoera azaldu zuten Jon Kortazar eta Ibai Trebiñok, eta gauean, murala margotu eta afari solidarioaz gozatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren gazteek.

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: MAA / 2015eko otsailaren 1a, domeka

Ukrainak duela urte bete baino gehiago bizi duen egoera gogoan izan zuten atzo gaztetxean egin zen Inperialismoaren kontrako egunean. Askapenak antolatuta, bertako errealitatea azalarazi eta Ukraina ekialdeko herritarrei elkartasuna adierazteko ekimen desberdinak egin ziren.

Goizean, Jon Kortazar historialariak eta Ibai Trebiño, Donbassen izan den brigadista arrasatearrak hitzaldia eskaini zuten. Bertan, Ukrainan bizi den gatazkaren sorrera azaldu zuten, eta mendebaldeko potentziek bertan jokatu duten rola salatu zuten. Jon Kortazarrek azaldu zuenez, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen laguntzaz borrokan dabiltzan ultra eskuindarrak dira momentuotan herrialdea kontrolatzen dutenak. Bide horretan, Ibai Trebiñok duela hilabete gutxi bisitatu dituen Ukraina ekialdeko lurraldeen aldarrikapenak zeintzuk diren azaldu zituen.

 

Goizeko hitzaldiaren ostean bestelako ekintzak egin zituzten ilunkara-gau partean. Gaztetxeko sarrera baten, “Herri miliziak aurrera, Donbassetik ez dira pasako!” leloa zuen murala margotu zuten bertara hurbildu ziren gazteen artean. Hau gutxi ez, eta afari-pasada dotorea egin zuten; vodka basoekin Ukrainar ekialdeko borrokalarien alde topa egin aurretik. Gauari amaiera emateko, Dj-Bull-ek musika jarri zuen.

Euskal Herria-Donbas Komitea en “Sueltalaolla” de Hala Bedi Irratia

Hablamos de Ucrania con brigadistas

donbassHablamos de Ucrania de la mano de uno de lo brigadistas que visitó la zona el pasado septiembre. Carlos forma parte del comité de solidaridad Euskal Herria Donbass.

El pasado jueves 13 de noviembre estuvieron dando una charla en Bilbo, pero hay más citas programadas: este jueves 20 de noviembre, en el Gazte Lokala de Deusto. El viernes 21 en el Gaztetxe de Ordizi. Tambén en Astra, en Gernika y el miércoles 26 en Beasain.

halabedi

Errusiatik maitasunez / PRESS BANDA BASSOTTI [Komunikatua]

PRESS BANDA BASSOTTI – Errusiatik maitasunez – Karabana antifaxista #Carovanaantifascista

Esperientzia ahaztezina bizi eta gero, hemen gaude berriro. Ondoren azalduko ditugun arrazoiak direla eta zenbait egunetan komunikazioak eten behar izan ditugu. Errusiak Donetskera heldu ginenetik arazoak izan dira nagusi. Azken asteetan Ukraniako egoera politikoa nabarmen aldatu baitzen. Minskeko akordioen ostean, EZ DAGOEN su etena indarrean, itxita daude mugako pasabide guztiak (ofizialak zein ez ofizialak). Horrela, izatez Ukraniara baimenik gabe sartzea ezinezkoa zen . Gure etorrera oihartzun handia izan zuen; Errusiako Komunikabide nagusienek Karabana Antifaxistari buruzko informazioa zabaldu zuten: Eskainitako elkarrizketa eta berriei esker gure helduera ez da oharkabean geratu. Errusiako eta Novarrosijako herriek egiten ari ginena zenbat estimatzen zuten biziki erakutsi ziguten baina erabat ezinezkoa zitzaigun Ukraniara sartzea, programatuta geneukan bezala. Donetsken egondako egunetan, bai Luganseko eta Novarrosijako Donetskeko parlamentariek bisitatu ziguten eta baita saiatu ere gure sarreran laguntzen. Novarrosijako Komando Militarreko geneukan kontaktuak ere zailtasunak izan zituen gure ostatua aurkitzeko. Gerrek ulertzeko zailak diren arazoak sortzen dituzte. 40 Km.tako bidaia behar zuena, gurekin kontaktuan jarri behar zen milizianoarentzat 150 Km.takoa bihurtu zen, bonbek errepidean eragindako zuloek eta segaden arrisku etengabea zirela medio.

Donetsken egondako egunetan hamaika ideia mamitu genituen Ukraniara legez edo legez kanpo sartzearren. Karabanak berak une zailak bizi izan ditu. Azkenean, Karabana Antifaxistaren hiru delegazio txiki Novarrosijan sartzea lortu zuten -bat Donetskera, bigarrena Luganskera eta hirugarrena Stahanovara- horrela helarazi zieten Donbasseko lurraldeetara gure bihotza eta gure amorrua.

Donetsken zeudenak handik irten eta euren etxeetara, Errusiara salbu bueltatu arte itxaron dugu komunikatu hau idazteko. Hori izan da, esan bezala, komunikazioak eteteko arrazoia.

Etxeratzeko bezperan, Komando Militarreko neba-arreben bisitaz gozatu genuen ostatuan. Begiak malkoz beterik hartu genituen eta gauaren zehar festatu genituen. Hizkuntza ez zen oztopo izan, kantuez, dantzez eta besarkadez osatutako komunikazioan. Euren esku utzi genituen materiala eta diru laguntza, herritarren gizartearen eta langileriaren elkartasunarekin batera. Betirako gure gogoan geratuko den gaua.

Kronika honetan Moskuko neba arrebak eskertu nahi ditugu, gure bidaiarako emandako laguntza eskuzabalagatik. Errusiar herriari ere eskerrak eman nahi dizkiegu neba-arrebatzat hartu baitziguten, etxean bezala sentiaraziz.

Komunikatu hau amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu laster berri gehiago egongo direla eta Karabana Antifaxistaren ibilbidea ez dela inondik inora bukatu….

EZ DIRA PASAKO!
Banda Bassotti, 2014ko urria,
Erroma.

10626452_10152287770826574_2891487329632394780_n